XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendi osoak urrezkoak zirela esatea ordea, gehiegikeria da.

Historian zehar Pirinioetako urre eta altxorren inguruko kondairak sortzeko arrazoi bat baino gehiago egon da.

Historiaurreko hobiratzeez gain mende askotan urrezko, zilarrezko eta beste metal batzuetako piezak utzi izan dira zenbait lekutan, jeinu eta jainkoei ofrendak egitearren.

Mendietako kobazulo eta haitzuloak garai nahasietan (gerrate, jazarraldi eta abarretan) ere erabili izan dira ondasunak ezkutatzeko.

Beraz, ez da harritzekoa lurpean altxorrak daudeneko ustea.

Urrea eta altxorrak maiz azaltzen dira mitologiako kontakizunetan.

Behin batean gizon batek Lamiozingo erreka-bazterrean lamina batekin topo egin zuen.

Laminak gizonari urrezko txarrantxa (lihoa kardatzeko tresna edo orrazia) eman eta honakoa esan zion: Zure etxeraino burua atzera bihurtu gabe joaten bazara, txarrantxa hau zuretzat izango da.

Gizona etxerantz abiatu zen oso pozik, burua jiratu gabe.

Erdibidean oso ongi abesten zuen emakume baten ahotsa entzun zuen (lamina zen).

Burua bihurtzeko gogoa izan zuen, baina txarrantxaz oroitu eta aurrera joan zen.

Etxerainoko bidean laminaren ahotsak tentatu zuen.

Azkenean heldu zen etxeraino.

Atea ixtera zihoanean, jakinminak bultzaturik burua jiratu egin zuen.

Orduan airetik esku bat etorri zen eta urrezko txarrantxa kendu egin zion.

(Caro Barojak Bidasoako Bera-Altzate-n jasoa)